Añorga, grisetik berdera
Aurreko asteburuan Amarako bizilagunek pozez eta inbidia-puntu batekin ikusi genituen N-1 autobia zenaren Añorga-Errekaldeko zatian egiten ari diren birmoldatze-lanen aurrerapausoak. Dagoeneko eginda dauden azpiegitura garestiek hesi hori ezabatzea ahalbidetu dute eta, hala, auzoa hirigintzaren ikuspegitik bere onera ekartzea.
Aingeru Munguiaren 2012-06-24ko artikuluak Donostia osoa harro sentitzeko modukoa den esku-hartze honen inguruko xehetasunak biltzen ditu. Kazetariak dion bezala, Añorgako autobideak “… ez zuen balio bertako biztanleen bizitza eta auzo barneko komunikazioa zailtzeko besterik (Amarako Karlos I.ko bidezubiak bezalaxe)”.
Honelako azpiegitura batek inguruko biztanleen gain duen eragina kontuan hartuta, Karlos I.ko saihesbidea kentzeak erabateko lehentasuna du, zalantzarik gabe.
Beste behin, ikasbide bikaina Karlos I.aren garaia dela aldarrikatzeko!