Karlos I.aren etorbideko saihesbidea desagertzeko eskatu dute berriro amaratarrek

Protesta errepidean bertan egin dute. (Argazkia: Aritz Sorzabal)

Protesta errepidean bertan egin dute. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Urteak daramatzate amaratarrek auzoa bitan banatzen duen errepidea ixteko eskatuzeta horretarako protestei ekin diete. Hain zuzen ere, gaurkoan ere Karlos I.aren etorbideko lanei lehentasuna emateko eskatu diete Gipuzkoako Foru Aldundiari eta udal gobernuari, saihesbidean bertan egin duten protestan. Oinezkoentzat semaforoa berde jartzen zen bakoitzean, errepidea hartu dute amaratarrek, pankartekin eta txilibituekin, euren egonezina entzun zedin.
Azaroko larunbat guztietan egingo dituzte gaurkoa bezalako elkarretaratzeak, etorbidean bertan, 13:00etan. Hurrenho hitzorduei begira, protestak oihartzun gehiago izan dezan, lagunak eta senideak gonbidatzeko eskatu diete bertaratutakoei.
by  on 2013/11/09 in GIZARTEAHIRIA
Semaforoa oinezkoentzat berde jarri den bakoitzean hartu dute saihesbidea. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Semaforoa oinezkoentzat berde jarri den bakoitzean hartu dute saihesbidea. (Argazkia: Aritz Sorzabal)