Karlos I.aren bidezko Amararako sarbidearen birmoldaketa


Donostiako Udalak azterlana aurkeztu eta eskura eman zion Amarako bizilagunen ordezkaritzari.

Trafikoaren inpaktuari eta banaketari dagokionez, 3. aukera da onuragarriena. Aukera horrek guztiz ezabatzen ditu Karlos I.ko sarrerako eta irteerako bidezubiak.Gainera, Marrutxipin (hiri-autobusen kotxetegia dagoen lekuan) saihesbidetik bi noranzkoetarako sarbide bat jartzea planteatzen du, eta, ondorioz, hiriaren ekialdeari sarbide bat eskaintzea eta ibaialdeko trafikoa arintzea
Bestalde, Urumeako autobideko Martuteneko biribilguneak alderik aldeko bide bat beharko luke hasieratik bertatik behar bezalako gaitasunik izan ez duen biribilgune horretan buxadura kentzeko.
Bi esku-hartzeek zentzua dute, biak dira ezinbestekoak Karlos I.arekin edozer gertatzen dela ere, eta gainera trafikoa hobeto banatzen lagunduko dute Karlos I.ko saihesbidea kendu ondoren.