Hiri-kultura: diesela erretzean askatzen den keak minbizia sortzen du Osasunaren Mundu Erakundeak dioenez


Ke horren eraginpean luzaroan egoteak minbizia sortzen du. 
Ez zekitenek gutxienez susmatuko zuten hori horrela dela.

Karlos I.aren hiribideko eta inguruko herritarrek egunean 40.000 ibilgailu gure leihoetatik metro gutxira pasatzea jasan behar izan dugu. Hori onartezina da inondik ere, eta are gehiago Donostia bezala “eredugarritzat" jotzen den hiri batean.

Hiri-kultura
 bada kulturaren parte ere, eta Donostiak esparru horretan erreferente izan nahi duenez, gure politikariei dei egiten diegu lanari ekin diezaioten eta behar bezala joka dezaten, mahai gainean duten konponbidea errealitate bilakatuz.