Bilera Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide azpiegituretako zuzendariarekin

Karlos I.ko saihesbidea kentzeko batzordeak duela gutxi bilera egin zuen Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako zuzendari Joseba Altuberekin, ematen ari diren aurrerapausoei buruzko informazioa lortu eta proposamen zehatzak egiteko.
 Saihesbidea kentzeko lanak egiteko konpromisoa erabatekoa izan arren, bileran batzordea arduratuta dagoela nabaritu zen; izan ere, ez baitago Donostiako Udalarekin adostutako ibilbide-orririk, ezta saihesbidea kentzeko jarduketak aurrera eramateko egutegi argirik ere.
 Bestalde, saihesbidearen irteerako trafikoaren abiadura murrizteko beharra adierazi zuen batzordeak beste behin, lagungarria izango baita une honetatik bertatik hasita beste bideak erabil daitezen.
 Tartean sartutako alderdi guztiei eskatzen diegu ahalegin guztiak egin ditzatela saihesbidea kendu aurretik egingo diren proben emaitza positiboa izan dadin (proba horiek berri honetan aipatu dira). Hori horrela izateko, funtsezkoa da bizilagunei, gidariei eta abarri informazio argia behar bezala ematea, hori aurrez prestatu ondoren.