Karlos I.ko saihesbidea kentzeko batzordeak duela gutxi bilera egin zuen Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako zuzendari Joseba Altuberekin, ematen ari diren aurrerapausoei buruzko informazioa lortu eta proposamen zehatzak egiteko.
Saihesbidea kentzeko lanak egiteko konpromisoa erabatekoa izan arren, bileran batzordea arduratuta dagoela nabaritu zen; izan ere, ez baitago Donostiako Udalarekin adostutako ibilbide-orririk, ezta saihesbidea kentzeko jarduketak aurrera eramateko egutegi argirik ere.
Bestalde, saihesbidearen irteerako trafikoaren abiadura murrizteko beharra adierazi zuen batzordeak beste behin, lagungarria izango baita une honetatik bertatik hasita beste bideak erabil daitezen.
Tartean sartutako alderdi guztiei eskatzen diegu ahalegin guztiak egin ditzatela saihesbidea kendu aurretik egingo diren proben emaitza positiboa izan dadin (proba horiek berri honetan aipatu dira). Hori horrela izateko, funtsezkoa da bizilagunei, gidariei eta abarri informazio argia behar bezala ematea, hori aurrez prestatu ondoren.
Mostrando entradas con la etiqueta euskaraz. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta euskaraz. Mostrar todas las entradas
Urte amaieran Karlos I.aren irteerako trafikoa eten egingo da, probak egiteko
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Karlos I.ko bidezubia kentzeko konpromisoa adierazi zuten maiatzean. Proiektua konplexua da, eta probak egin beharko dira egoera berrian trafikoaren portaera nolakoa izango den aztertzeko. Proba bat urtearen amaieran Karlos I.ko saihesbideko irteera ixtea izango da. "Emaitza optimoa bada, (saihesbidea) desmuntatu ahal izango da”, adierazi zuen Nora Galparsoro Donostiako Udaleko Hiri-azpiegituretako eta Zerbitzuetako zinegotzi ordezkariak. Saihesbideko sarrera ezabatu ahal izateko beharrezkoa da Marrutxipiko lotura eginda egotea. Halaber, Joseba Altube Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako zuzendariaren arabera, beharrezkoa izango da Martuteneko biribilgunearen gainean zubi bat eraikitzea Urumeako autobidetik datorren trafikoa Zorroagako tunelera biribilgunean sartu gabe iristeko.
Iturria: Diariovasco 2012/07/17
Añorga, grisetik berdera
Aurreko asteburuan Amarako bizilagunek pozez eta inbidia-puntu batekin ikusi genituen N-1 autobia zenaren Añorga-Errekaldeko zatian egiten ari diren birmoldatze-lanen aurrerapausoak. Dagoeneko eginda dauden azpiegitura garestiek hesi hori ezabatzea ahalbidetu dute eta, hala, auzoa hirigintzaren ikuspegitik bere onera ekartzea.
Aingeru Munguiaren 2012-06-24ko artikuluak Donostia osoa harro sentitzeko modukoa den esku-hartze honen inguruko xehetasunak biltzen ditu. Kazetariak dion bezala, Añorgako autobideak “… ez zuen balio bertako biztanleen bizitza eta auzo barneko komunikazioa zailtzeko besterik (Amarako Karlos I.ko bidezubiak bezalaxe)”.
Honelako azpiegitura batek inguruko biztanleen gain duen eragina kontuan hartuta, Karlos I.ko saihesbidea kentzeak erabateko lehentasuna du, zalantzarik gabe.
Beste behin, ikasbide bikaina Karlos I.aren garaia dela aldarrikatzeko!
Karlos I.aren bidezko Amararako sarbidearen birmoldaketa
Donostiako Udalak azterlana aurkeztu eta eskura eman zion Amarako bizilagunen
ordezkaritzari.
Trafikoaren inpaktuari eta banaketari dagokionez, 3.
aukera da onuragarriena. Aukera horrek guztiz ezabatzen ditu Karlos I.ko
sarrerako eta irteerako bidezubiak.Gainera, Marrutxipin (hiri-autobusen
kotxetegia dagoen lekuan) saihesbidetik bi noranzkoetarako sarbide bat jartzea
planteatzen du, eta, ondorioz, hiriaren ekialdeari sarbide bat eskaintzea eta
ibaialdeko trafikoa arintzea
Bestalde, Urumeako autobideko Martuteneko biribilguneak alderik aldeko bide bat beharko luke hasieratik bertatik behar bezalako gaitasunik izan ez duen biribilgune horretan buxadura kentzeko.
Bi esku-hartzeek zentzua dute, biak dira ezinbestekoak Karlos I.arekin edozer gertatzen dela ere, eta gainera trafikoa hobeto banatzen lagunduko dute Karlos I.ko saihesbidea kendu ondoren.
Bestalde, Urumeako autobideko Martuteneko biribilguneak alderik aldeko bide bat beharko luke hasieratik bertatik behar bezalako gaitasunik izan ez duen biribilgune horretan buxadura kentzeko.
Bi esku-hartzeek zentzua dute, biak dira ezinbestekoak Karlos I.arekin edozer gertatzen dela ere, eta gainera trafikoa hobeto banatzen lagunduko dute Karlos I.ko saihesbidea kendu ondoren.
KARLOS I.AREN GARAIA DA!
Aurtengo maiatzaren 24an, “Karlos I.aren bidezko Amararako sarbidearen
birmoldaketa” dela-eta egin berri den txosten teknikoa aurkeztu zien Udalak
Amarako bizilagunei.
Txostenaren ondorioek itxaropen handia piztu dute Amarako biztanleen artean. Izan ere, Karlos I.aren “hiribidearen” gainetik hegan pasatzen den autobidea, eta horrek auzoa bitan banatzeak dakartzan ondorioak, 40 urtean jasan ondoren, bizilagunek ikusten baitute arazoa behin betiko eta modu errazean konpontzeko aukera badagoela gaur egun.
Txostenaren ondorioek itxaropen handia piztu dute Amarako biztanleen artean. Izan ere, Karlos I.aren “hiribidearen” gainetik hegan pasatzen den autobidea, eta horrek auzoa bitan banatzeak dakartzan ondorioak, 40 urtean jasan ondoren, bizilagunek ikusten baitute arazoa behin betiko eta modu errazean konpontzeko aukera badagoela gaur egun.
Urtetan Karlos
I.ko arazoa konpontzeko ezinbestekoak zirela esan izan diguten azpiegitura
handi guztiak (bigarren ingurabidea, Urumeako autobidea, ospitaleetako
erdisaihesbidea) dagoeneko amaituta dauden eta erabiltzen diren honetan,
txostenak frogatzen du Karlos I.ko bi bidezubiak (sarrerakoa eta irteerakoa)
kentzea guztiz posible dela lan osagarriak egin behar izan gabe eta horrek
hiriko beste alderdi batzuetan ondorio nabarmenik sortu gabe. Txostenak,
ondorio hori alde batera utzita, errepideen esparruko bi hobekuntza gomendatzen
ditu hiriko beste alderdi batzuetan: Martuteneko biribilgunean (GI-40an) eta
Marrutxipiren eta saihesbidearen (GI-20ren) arteko erdiloturan.
Arrazoi
desberdinak direla-eta (prentsari bidalitako txostenari buruzko informazioan
zegoen zenbakizko akats bat barne, Udalak berak onartzen duenez) hiriko beste
alderdietako biztanleek beren ahotsa entzunarazi dute, Karlos I.ko konponbidearen aurkako jarrera erakutsiz. Errota Txiki Auzo Elkartetik
nabarmendu nahi dugu ez dela gure asmoa (eta, logikoki, pentsatzen dugu
erakundeena ere ez dela izango) arazoa beste norabait lekualdatzea. Hain zuzen,
hori da aipatutako txostenak frogatzen duena. Horregatik, dei egiten diegu
Donostiako Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari txostenaren ondorioak kontuan
hartuz arazoari konponbide ekonomiko eta jasangarria jar diezaioten, gure
hiriaren hiri-kalitatearen mailakoa, Amarako eta Donostiarako ikuspegi global,
moderno eta etorkizunekoaren aldeko apustua eginez.
Lierni Lasa;
Alvaro Tejada; Xabier Barrutieta. Karlos I.ko saihesbidea kentzeko batzordea
(Errota Txiki Auzo Elkartea).
Ekainaren 6ko auzo-bilera
Ernest Lluch Kultur Etxean izandako auzo-bilerari buruzko berria Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratu zen ekainaren 8an.
El Diario Vasco egunkariak maiatzaren 5ean argitaratutako beste berri honetan Donostiako Udalak egindako eta ezagutarazitako azterlanak azaltzen dira; informazio hori bat dator ondoren Errota Txiki Auzo Elkarteari (Amara Berrikoa) eta Loiolako Erriberako Auzo Elkarteari aurkeztu zitzaienarekin.
Beste post batean azterlan teknikoak eskaintzen duen aukera xehetasun gehiagorekin azaltzen saiatuko gara, hobeto uler dadin.
Beste post batean azterlan teknikoak eskaintzen duen aukera xehetasun gehiagorekin azaltzen saiatuko gara, hobeto uler dadin.
Amarako hiri-zabalgunearen proiektua berreskuratzea
1935. urtean Amarako hiri-zabalgunerako egin zen lehiaketa irabazi zuen proiektua Machimbarrenak eta Gaiztarrok diseinatu zutena izan zen. Diseinu horretan gaur egun Pio XII.aren plaza denetik abiatuta hiruhortz formari jarraituz trazatutako kaleak dira Amararen egitura osoaren ezaugarri nagusia, eta horrek kaleak eta trafikoak izar formarekin banatzea ahalbidetzen du.
1944. urtean, ministerioak zenbait doikuntza egin ondoren, hiri-diseinuaren proiektuak gaur egungoen antzeko etxadi-bloke perimetralak hartzen zituen barnean, eta bloke horiek koherentzia mantentzen zuten hiru biribilguneetan oinarritutako hiri-banaketarekin.
Kaleen eta hiribideen zabalerak, etxadi-blokeen luzera eta oinezkoak auzo osoan zehar pasatzea ahalbidetzen duen diseinua auzoari hiri-izaera orekatua eta bizi-kalitate egokia emateko pentsatuta daude. Hiribide bat izateko diseinatutako kale baten erdian goratutako bidezubi baten bidez Karlos I.ko saihesbidea ezustean satzea Donostiako hiriak jasan dituen zentzugabekeria handienetako bat izan da. 1972. urtean hesi hori ezarri zenean Karlos I.aren hiribidea 19. zenbakiraino eraikita zegoen dagoeneko.
Amarako bizilagunek 40 urtean zehar Karlos I.aren hiribidea maileguz utzi diote Donostiari, hiriko mugikortasunari konponbide txarra eman ziezaion. Ondorioz, biztanle-dentsitate handiena duen hiriko auzoa hesi batek banatuta egon da denbora horretan guztian, eta auzoko herritarren bizi-kalitatea kaltetua izan da hainbat belaunalditan zehar.
Nola onar dezake mugikortasun jasangarria eta bizi-kalitatea hobetzeko hain inbertsio handiak egin dituen hiri batek bere gunean bertan horrelako anakronismo bat izatea?
Karlos I.aren hiribidea berreskuratzeko garaia da, Amara betidanik izan behar lukeen bezalako auzoa izan dadin.
Karlos I.aren garaia da!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)